Ohiko galderei erantzuten

2012ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Presbiziarako betaurrekoak erabiltzen hasiz gero, begia horietara ohitu egiten al da? Inola ere ez. Presbizia edo ikusmen nekatua duten pertsona guztiek betaurrekoak erabili beharko lituzkete, horien premia nabaritu bezain pronto, ikusmenaren akatsa areagotu edo larriagotu egingo dela pentsatzeko beldurrik gabe.

Begirada asko eta zorrotz finkatzen dutenek lehenago sufritzen al dute? Ez, beste edozeinek bezalaxe. Gerta liteke, ordea, beren ohitura berezi horri esker, ikusmenaren akatsaz lehenago konturatzea.

Ikusmen nekatuari aurre hartzea badago, edo atzeratu al daiteke? Esan daiteke 45 urtetik gorako pertsonen ia guztiek presbizia dutela. Lehen esan bezala, ez da gaixotasun bat, gizakiaren zahartzearekin lotua dagoen egoera fisiologiko bat baizik, askotan akats edo gabezia baten moduan hartzen bada ere, eta, beraz, ez dago aurrea hartzerik ezta sendatzerik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.