Punk eta oi! doinuak nagusi izango dira gaur Azkoitian Info7ko Kaleko mobida saioko kideek antolatu duten jaialdian. Hasteko, 17:00etan, hiru taldek joko dute Txarrantxa tabernan: Achtung (Hernani), The Last Strenght (Goierri) eta Karbunko (Lleida, Katalunia). Azken talde horrek punk doinuak jotzen ditu 2003. urtetik. Bere azken diskoa duela bi urte argitaratu zuten: Hazte camino. Genio biziz betetako punk-rockeko hamalau doinuz osatua dago lan hori.
22:30 aldera, berriz, Matadeixe gaztetxean kontzertua izango da Gipuzkoako hiru talderekin: Doubling Boys (Bergara), Cold Revenge (Bergara) eta Frydays Crew (Urola). Aurreneko taldeak skinhead rock-and-roll estiloko kantak jotzen ditu; bigarren taldearen estiloa «punk-oi! mozkorra» gisa definitzen dute; eta hirugarren taldea ere punk-oi! estiloan kokatzen da.
Kontzertuen ostean, DJ lehia izango da Kaleko mobida saioko kideen eta Reggae Fever-ekoen artean.
Kaleko mobida irratsaioa asteazken gauetan entzun daiteke Info7 irratian, 23:00etan. Ekaitz Etxezarreta da programako gidaria, eta bertan punk eta oi! estiloko doinuak izaten dira nagusi. Interneten saioak badu bere orria.
'KALEKO MOBIDA FEST 2'
Noiz. Gaur, 17:00etan hasita.
Non. Azkoitian (Gipuzkoa). Arratsaldeko kontzertuak Txarrantxa tabernan izango dira, eta gauekoak, Matadeixe gaztetxean.
Oi! eta punk doinuak Azkoitian
Info7ko 'Kaleko mobida' musika saioak bere bigarren jaialdia antolatu du gaurko, hainbat talderekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu