Bisita gidatua

Okilak ere arotz izan daitezkeela ikasteko

2022ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Haritz eta pago zaharrez osatutako baso zabaletan bizi ohi dira okilak, bai bederen Euskal Herrian, urte osoan. Udaberrian, ordea, habiak egiteko garaia izaten dute, bikoteka, eta, gehienetan, enborretako eremu garaienetan egiten dituzte. Zuloak izaten dira, hegazti horiek arotzak ere baitira, eta babeslekutzat erabiltzen dituzte beren arrautzak txitatzeko. Gipuzkoako Parketxe Sareak horretaz gozatzeko bisita gidatuak antolatu ditu. Bihar izango da bigarrena, Lizarrusti parketxetik (Ataun, Gipuzkoa) aterata, 10:00etan, bost euroren truke. Baina parte hartu ezin duenak izango du horretarako beste aukera bat, Aiako Harrian, maiatzaren 29an.

Okilak ikusteko bisita gidatua



Gaur, 10:00etan, Lizarrustiko parketxean, Ataunen (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.