Musika
Olerki musikatuen doinu samurrak
Joseba Sarrionandia idazleak eta Ines Osinaga abeslariak Katuen kontuak emanaldia aurkeztuko dute gaur Tafallako Kulturgunean (Nafarroa). Emanaldia 19:00etan izango da. Musika eta literatura uztartzen ditu saioak. Dozena bat kantuz osatua dago, eta kantu bakoitzari sarrera literario bat idatzi dio Sarrionandiak. «Bidaia luzeko kantuak dira, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia», hala definitu dute sortzaileek ikuskizuna. Sarrionandiak duela ia hamar urte Habanan sortutako testuak dira. Hitzei musika jarri zien Gose taldeko Osinagak, Gosariak proiektua sortu zuenean. Orain, letren zergatia eta jatorria azalduko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu