Teknologia

Ondarroako BHIko bost neskak irabazi dute 'Kaixo Mundua' lehiaketa

etxelila.eus webgunea egin dute bost gazteek, eta horri esker saria jaso dute  PuntuEus fundazioak antolatutako webguneak sortzeko lehiaketan

Irabazleak saria jasotzen. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2019ko martxoaren 28a
14:58
Entzun 00:00:0000:00:00

Ondarroako emakumeentzat (Bizkaia) topagune izan nahi du Etxelila webguneak: "Enpatia sortzeko topagunea, ikasteko eta informazioa jasotzeko tokia, jabekuntza sareak sortzeko espazioa, eta emakumeen berdintasuna, askatasuna, partaidetza eta presentzia sustatzeko espazioa", egileen arabera.

Gazteen konpetentzia digitalak indartzeko helburuarekin sortu du PuntuEus fundazioak lehiaketa. Gazteen artean alfabetizazio digital apala ikusi zuten: "Kontsumitzaile dira, baina ez sortzaile", eta horretan eragiteko asmoz sortu zuten lehiaketa.

DBH eta Batxilergoko ikasleen lana izan da taldeka webgune erreal bat sortzea, praktikan oinarrituta, kontsumitzaile zirenak sortzaile digital bihurtu dira. Horrekin batera, irakasleen trebakuntzan indartu nahi izan du fundazioak lehiaketaren bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.