Sanferminetako entzierrorik azkarrena izan da gaur Miura ganadutegiko zezenek egin dutena. Aurreko egunetan baino jende gutxiago izanik lasterka egiteko arazo gutxi izan dituzte korrikalariek. Hala ere, izan dira kolpe ugari ere.
Orotara bi minutu eta hamar segundo nahikoak izan dituzte zezenek plazara heltzeko. Denak elkarrekin egin dute bide ia osoa, eta une ariskutsuenak plazara heldu aurreko metroetan izan dira, aurretik zihoazen bost zezenek Telefonicako bihurgunean zeuden hainbat korrikalari harrapatu dituztenean.
Gurutze Gorriaren lehen datuen arabera, bost lagun eraman dituzte erietxera, haietako bat Telefonicako bihurgunean jasotako kolpe baten ondorioz.