Garai honetako produktua da orburua. Jatorria Afrika iparraldean duen arren, gaur egun haren ekoizpena oso zabaldua dago Italian, Euskal Herrian, Frantzian eta Espainian, besteak beste.
Barazki gehienen antzera, ura du osagai nagusi, eta, haren hurrengo, karbohidratoak eta zuntza. Bestalde, B1 eta B3 bitamina ugari du. Gatz mineraletan, ugariena potasioa du, eta, haren hurrengo, magnesioa, fosforoa eta kaltzioa.
Azkenik, baditu gure gorputzarentzat efektu fisiologiko positibo garrantzizkoak dituzten beste substantzia fitokimiko batzuk ere:
•Azido klorogenikoa: gaitasun antioxidatzailea duen osagai fenolikoa.
•Esterolak: animalia jatorriko kolesterolaren antzekotasuna duen barazki substantzia, hesteetan animalia jatorriko kolesterola xurgatzea oztopatzen du.
•Zinarosidoa: antiinflamazio gaitasuna duen flabonoidea.
•Azido organikoak (malikoa eta zitrikoa): zinarosidoen jarduna areagotzen eta indartzen dute, besteak beste.
Arrazoi horiengatik guztiengatik, urte sasoi honetan orburuaren kontsumoa bultzatu nahi dugu, modu askotan presta daiteke gainera: entsaladan; saltsan; patata, ilar eta baba freskoekin; haragi gisatuarekin… Imajinazioa eta osasuna!
Produktua
Orburua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu