Karrerek ez du autorik, eta horregatik hartzen du astelehen guziz trena Kanbotik. «Beharrezkoa da tren hau», azpimarratu du. Haatik, «ordutegi aldetik, ordu eta erdi guziz tren bat ezarri beharko lukete, hori segur, batez ere langileei begira, zeren eta nik ez baitut lanik egiten, eta egoki naitekeelako, baina haiek ez», iradoki du. Izan ere, Baionara 14:00etan heldu eta ordu eta erdiz beha egon behar baitu bere asteleheneroko hitzordura bitarte. Etxeratzeko ere, bi orenez zain egon beharra dauka 18:30eko trenean sartu arte.
Bestela, trena «maite» du, erreka ikusten duelako, «atsegina» delako, eta «nahiago» duelako autobusa baino: «luzeago» baita eta ez baitu «horrelako paisaiarik». Gainera, prezioa ere egokia iruditzen zaio; «ez da kario: 8,8 euro kostatzen zait joan-jinerako».
Isabelle Karrere. Trenaren erabiltzailea
«Ordu eta erdi guziez tren bat ezarri beharko lukete, langileei begira»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu