Ikatza prest dute Orioko hiru parrillero onenek. 500 kilo erabiliko dituzte aurten, iaz baino gehiago. Izotzez inguratuta dituzte tona erdi bisigu, 350 kilo hegaluze eta 35 kilo antxoa. Handik gertu, prest daude dantzariak, musikariak eta arrraunlariak. Prest daude langileak. Prest dago herria: gaur hasiko da Bisiguaren Festa.
Udalak eta herriko eragileek antolatu dute aurten, laugarrengoz, eta, aurrekoetan egin bezala, marka guztiak haustekoasmoarekin ekingo diote oriotarrek gaurkoari. Arratsaldean izango da inaugurazio ekitaldia, eta lehen bisiguak 20:30ean prestatuko dituzte Katxina jatetxeko Joxe Miel Zendoiak, Xixario jatetxeko Luis Mari Urangak eta Joxe Mari erretegiko Mikel Manterolak.
Dagoeneko amaitu dira salgai jarri zituzten 1.000 sarrerak, baina antolatzaileek Oriora joateko deialdia egin dute, «festa ez delako bisigua soilik».
Jaialdi gastronomikoa izaki, zaporeak izango dira datozen lau egunetako protagonista nagusiak. Horrela, herriko hemezortzi tabernek pintxo zirkuitu bat sortu dute elkarlanean, eta jaki ugari dastatzeko aukera emango diote bistariari. Plazako postuetan marmitakoa eta hegaluzea ere eskainiko dira, euro baten truke.
Azkenik, etxeko marka pertsonala uztearren, Bisiguaren III. Bandera antolatu dute larunbatean, Oria ibaian; KAE1 ligan sartzeko balioko du.
Gerizpean. Uda-pasa
Orio, bisiguaren hiriburua
Gaurtik hasita igande arte bisiguak, arraunak eta parrilla usainak bat egingo dute Orioko Bisiguaren Festan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu