OSASUNA. Ama naizenetik konturatu naiz iraila hilabete neketsua dela. Lagunen artean aipatu dut, eta, batzuen ustez, hainbeste neke opor osteko sindromea izan daiteke. Zer deritzozu?

2010eko urriaren 5a
00:00
Entzun
Irailean ez da bakarrik ikasturte berria hasten, horrekin lotuta hasiera ugari daude, baita birjasotze anitz ere: gehiengo batentzat oporren bukaera, ohiko bizilekura bueltatzea, maletak desegitea, ordutegi ezberdinera moldatzea, etxea garbitzea, konpontzear utzi genituen zereginak aurkitzea. Umeak daudenean erritmo egokitzeak daude: ordutegiaz gain, ikastola eta haur eskolan hastea, eta horrek ekartzen duen moldatze prozesua: beldurrak, egokitze prozesua (norberarena eta familiarena luzea izaten da gustura egon arte), nork batu, zaindu, hara edo hona eraman azpiegitura sortu, sasoiko erosketak (liburuak, amantalak, arropak...); umeak txikiak direnean ikasturte hasieran ohiko gaixotasunak eta horiek dakartzaten ordutegi aldaketak, nekea eta urduritasuna...

Mezu elektronikoan galdetzen duzu ea hori guztia opor osteko sindromea ote den. Espezialistek ez dugu uste gaixotasuna denik, eta horixe da sindrome hitzak lotua duen esanahia. Irailean gertatzen dena zera da: egokitze prozesu zabala sortu behar dela, eta horrek gure osotasuna martxan jartzen duela fisikoki (ordutegiak, jatorduak, lo kopurua...), egoera aldaketa (denora librea galtzea, familia eta lagunekin gehiago egotea, eguraldia dela-eta kalean edota naturan gutxiago), gure betebeharrak eta ingurukoenak indarrez aurkitzea (lana, eskola ordutegiak, egunerokotasuna), antolakuntza eta erabakiak (nork egingo duen eta noiz etxeko beharrak, umeen laguntza eta betebehar berriak). Moldaketa bio-psiko-familia-soziala da, baina moldaketa.

Horrez gain, ikerketetan eta kontsultako lanean ikusten dugunez, emakumeen artean zera gertatzen da: bederatzi urte baino gutxiagoko haurrak dituzten amak dira estresa gehien pairatzen duten emakumeak. Zu konturatu zaren moduan, euren egokitze prozesua irailean gogorragoa baita, batez ere bikotekidea ez dagonean, edota guraso moduan lan banaketa orekagabekoa denean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.