Otegiren Anoetako ekitaldia BERRIAn zuzenean, etzi
DONOSTIA. Larunbatean Donostian Anoetako belodromoan Arnaldo Otegiren irteera ospatzeko egingo duten ekitaldia zuzenean emango du BERRIAk bere webgunean. Asteartean 33.000 bisita jaso zituen webguneak; 73.619 orrialde bisitatu zituzten irakurleek. Bestalde, atzo Berria Astekaria aplikazioan Otegiren irteeraren inguruko zenbaki berezia argitaratu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu