Komunikazioa
Otsailean, ETB1ek %1,7ko kuota, eta ETB2k %9,9koa
TELEBISTA. ETB1 kateak %1,7ko batez besteko kuota izan du otsailean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, duela urtebete hilabete berean baino bi hamarreko gutxiago. ETB2, aldiz, goranzko bidean da: otsailean %9,9ko ikusle kuota izan du, iaz baino puntu bat eta lau hamarreko gehiago. Telebista kontsumoa egunean lau ordu eta 22 minutukoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu