Komunikazioa

Otto van Habsburg hil da, Midaseko ohorezko presidentea

Erredakzioa
Donostia
2011ko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Otto van Habsburg atzo hil zen, Alemanian, 98 urte zituela. Midas Gutxiengoen Egunkarien Elkarteko ohorezko presidentea zenVan Habsburg. Euskaldunon Egunkaria itxi zuten arte Midaseko kide izan zen, eta BERRIA elkarteko kide ere bazen.

1912. urtean jaioa, Austriako azken enperadorearen seme nagusia zen Otto van Habsburg. I. Mundu Gerraz geroztik deserrian izan zen, Austria eta Hungaria banatu eta gero. Orduan etorri zen Lekeitiora bizitzera, eta han pasa zuen gaztaroa. Politika eta Gizarte Zientziak ikasi zituen Louvainen (Belgika), eta doktoretza 1935ean amaitu zuen. Historia, politika eta gizarte gaietako 35 liburu argitaratu zituen bederatzi hizkuntzatan, eta kolaborazio andana egin zuen kazetatan.

Europako Parlamentuko legebiltzarkide izan zen Alemaniako CSU alderdi demokristauarekin.

Midasek urtero Otto van Hasburg saria ematen du, hizkuntza handietako egunkarietan gutxiengoen alde erreportajeak argitaratzen dituztenen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.