Bertsotan idatziriko euskarazko antzezlana da Pankreas. Patxo Telleriak idatzitako testua Jokin Oregik zuzendu du. Telleriak berak antzezten du, Mikel Martinezekin eta Joseba Apaolazarekin. Tragikomedia da lana, eta pankreas transplante bat behar duen pertsonaia baten istorioa kontatzen du. Pankreas transplantea egiteko, ordea, hildako bat behar izaten da. Endredo umoretsua da, muturreko egoerak taularatzen dituena, baina bizitza eta etikarekin lotutako gai sakonak lantzen dituena. Donostia Antzerki Saria jaso du aurten Telleriak Lingua Navajorum lanagatik.
'Pankreas'
Gaur eta bihar, 20:00etan, Bilboko Campos Eliseos antzokian.
Antzerkia
'Pankreas' antzezlana Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu