GazteArtea erakusketa estreinatuko dute gaur Donibane Garazin, Apezpikuen Presondegian, 18:00etan. Itzal Aktiboa elkartearen ekimena da, eta Euskal Herriko bost artista gazteren lanak erakutsiko ditu azaroaren 1era bitartean.
Tarte horretan Itzal Aktiboa sariketako bost finalisten obrak izango dira ikusgai. Hain zuzen ere, Veronica Domingo, Anne-Laure Garikoitz, Myriam Gesalaga, Zaloa Ipiña eta Andoni Maillard artista gazteen lanak ikusiko dituzte bertara gerturatzen direnek.
Artisten artean, bi sari banatuko dituzte. Hain zuzen ere, urriaren 14an egingo dute sari banaketa, 18:30ean. Batetik, Itzal Aktiboa elkarteak bere izena duen saria emango du; irabazleak 2.000 euro eskuratuko ditu. Bestetik, erakusketara joaten diren herritarrek erabakiko dute zeinek jasoko duen Garaziko Herriaren Saria.
GazteArtea erakusketa Itzal Aktiboa elkarteak antolatzen du. Donibane Garazin du egoitza, eta artearekin zerikusia duten hainbat helburu ditu. Batetik, Euskal Herrian arte garaikidea bul- tzatzea. Bestetik, Hegoaldearekiko harreman kulturalak sustatzea, eta, azkenik, haurreisorkuntza artistikoa ezagutaraztea.
GAZTEARTEA ERAKUSKETAREN ESTREINALDIA
Non. Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian (Nafarroa Beherea).
Noiz. Gaur, 18:00etan.
Paristik ez datozen artistak
'GazteArtea' erakusketa estreinatuko dute gaur Donibane Garazin; bost artista euskaldunen lanak bilduko ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu