Permafrost geruza urtzen ari dela ikusi du ESAk sateliteen bidez

2012ko apirilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lur planetaren iparraldean kokatutako permafrosta izotza galtzen ari dela dio ESAk, Europako Espazio Agentziak. Hainbat satelitek bidalitako informazioaren arabera, permafrostean tenperatura igo da, eta haren itxura aldatzen ari da. Urtze prozesu horretan berotegi efektuko gasak aireratzen ari dira, batik bat Artikoaren eremuan. Permafrosta da bi urte baino gehiagotan izozturik geratzen den geruza, eguraldia edozein dela ere. Aldatze klimatikoaren beste isla bat da permafrosta urtzea, Lur planetan milaka eta milaka urtean izozturik egon den izotz geruza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.