'Phoenix Rising'

2022ko martxoaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Sortzailea: Amy J. Berg. Aktoreak: Evan Rachel Wood, abokatuak, kazetariak, managerrak. Herrialdea: AEB. Urtea: 2022. Non ikusi: HBO Max. Atal bakoitzaren iraupena: 70 minutu. Generoa: dokumentala.

Evan Rachel Wood aktore estatubatuarrak (Westworld) Marilyn Manson musikari ezagunarekin izandako abusuzko harremanaren berri eman du bi ataleko dokusail honetan. Borroka juridikoa eta mediatikoa oinarri, Rachel Woodek orain arte emandako lekukotzarik zehaztuena eskaini du, eta horrekin batera bildu ditu Mansoni ekintza paretsuak leporatzen dizkioten beste hainbat emakumeren azalpenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.