Pianoa, txalaparta eta ahotsa

Aratusteetako euskal pertsonaietan oinarrituko dute Saint-Saensen 'Animalien ihauteria'

Oreka TX eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa . GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2013ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Camille Saint-Saens konpositorearen Animalien ihauteria obra ezagunaren bertsio berezia eskainiko dute gaur, Viktoria Eugenia antzokian, Donostian. Oreka TX txalapartari bikoteak, Katia eta Marielle Labeque pianistek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko soka eta haize atalek hartuko dute parte. Ikuskizunean, konpositore frantziarraren obrako animaliek eta Euskal Herrikoinauterietako pertsonaiek egingo dute bat, besteak beste, Ziripotek, joaldunak eta kotilun gorriak.

Paxkal Indok sortu du ikuskizunaren gidoia, eta Labeque ahizpen laguntza izan du zuzendaritza lanetan. Amaia Hennebutte-Millardek egingo du narratzaile lana oholtzaren gainean.

Animalien ihauteria obra 1886an ondu zuen Saint-Saensek, Austrian oporretan zela. Inauteri egun batez osatu zuen, erdi txantxetan, eta umore ukituz josi zuen hamalau mugimenduz osatutako musika suite-a, hainbat konpositoreren musika eraldatuz. Halere, gainontzeko musikariek haren obra txantxetakotzat hartuko zutelakoan, eta haren izen onarikalte egin ziezaiokeen beldurrez, debekatu egin zuen hura bizi izan zen bitartean musika lan hori jotzea. Gaur egun, Animalien ihauteria Saint-Saensen obrarik ezagunenetarikoa da.

MUSIKA IKUSKIZUNA

Noiz. Gaur, 12:00etan.

Non. Viktoria Eugenia antzokian, Donostian.

Sarrerak. 5, 10eta 15 eurokoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.