'Pickups & Furious' saioa Mega katean, gaurtik aurrera
AEB. Atresmedia taldeko Mega kateak Pickups & Furious saioa estreinatuko du gaur, 22:00etan. Kamioneta handien lasterketen nondik norakoak azalduko dituzte bertan. Lokatzez betetako pistetan lehiatzeko, kamionetak nola prestatzen dituzten kontatuko dute programan. Txapelketaren irabazleak 9.000 euroko saria irabaziko du. Hamar atal izango ditu saioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu