«Hator, Pintto!». «Hoa, Xarpa!». «Beltzi, guau guau, lagun maitagarria, denontzat pozgarri», kantaren arabera. Txakur izen klasikoak izan dira horiek Euskal Herrian. Bat, Bi, Hiru, Lau eta Bost izen irudimentsuak ere asko erabili izan dira batzuen lagunik hoberenei esateko. Ikerketa ofizialik ez badago ere, Hegoaldean txakurren izenik ohikoenen 2022ko zerrenda argitaratu dute.
«Izen batek esanahi garrantzitsua du, eta gure txakurrentzat aukeratzen ditugun izenek gehien axola zaizkigun gauzak islatzen dituzte, askotan». Soziologia eta txakurrologia nahastu ditu Rover konpainiak 2022ko 100 txakur izenik ohikoenak ikerketan. Animalientzako jana banatzen du enpresa horrek, eta bere datu basean jasotako izenak aztertu ditu. Horrekin, zerrenda bat osatu du.
Hegoaldeko datuak erkide autonomoetan bananduta eman ditu, ordea.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagokienez, hauek dira iazko izenik ohikoenak datuon arabera:
Txakur arrak:
1. Max
2. Bruno
3. Thor
4. Argi
5. Lur
6. Coco
7. Luka
8. Rocky
9. Noa
10. Toby
Txakur emeak:
1. Nala
2. Kira
3. Luna
4. Lola
5. Sua
6. Bimba
7. Mia
8. Cooper
9. Gala
10. Kala
Nafarroan, berriz:
Arrak:
1. Coco
2. Thor
3.Argi
4. Lolo
5. Rocky
6. Simba
7. Aslan
8. Blu
9. Choco
10. Jack
Eta emeak:
1. Luna
2. Kira
3. Lia
4. Lola
5. Aria
6. Laika
7. Lua
8. Nala
9. Nina
10. Pepa
Beraz, esan daiteke Hegoaldean oro har Argi dela euskarazko izenik ohikoena, arren artean. Argiarekin loturiko ideiak ere nagusi dira emeentzat: Kira (distiratsu, japonieraz) eta Luna (ilargia, latinez, gazteleraz, italieraz eta portugesez) lirateke txakur emeen artean ohikoenak. Azken hori boladan dago pertsona izen gisa ere. Askoren arabera, Harry Potter nobela saileko pertsonaia batek izen hori izateak bultzatu du moda.
Gizarte aldaketak islatzen dituzte izenek, maskotei zein gizakiei jarritakoek.
Ikusi gehiago:Julen eta Ane, jaioberrien izenik arruntenak Hego Euskal Herrian 2019an