Piztiak taldearekin, estudioan

'Gabeko kalapitxixak' nola grabatu zuten erakusten duen dokumentala estreinatuko dute gaur

Erredakzioa
2012ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Hasieran, disko bat zen; gero, arte erakusketa bihurtu zen, eta, azkenean, dokumentala ekarri du. Gabeko Kalapitxixak lanak zer esan eta zer egin ematen jarraitzen du, Piztiak musika taldearentzat. Diskoa nola grabatu zen erakusten duen dokumentala estreinatuko dute gaur Azpeitian (Gipuzkoa), eta, ondoren, kontzertu «erdi akustiko» bat emango dute.

Gabeko Kalapitxixak zelan ein zan izenburuak argi deskribatzen du zertan den lana. Josu Aranbarri taldeko musikariak berak zuzendu du, eta ordu erdi inguru irauten du.

2009. urtean kaleratu zuten diskoa. Ondoren, horrekin loturiko arte erakusketa antolatu zuten, Aranbarrik eginiko lanekin. Izan ere, berak egin ditu beti taldearen diskoetako azalak, txartelak eta bestelako lan grafikoak. Halako lan txikietatik gauza handiagotara pasatzeko garaia heldua zela pentsatu zuen Aranbarrik, eta CD bateko azaletik harago, mota askotako formatuak aukeratu zituen, taldearen eta diskoari buruzko erakusketa paratzeko.

Dokumentala erakusteko bira bat prestatu dute. Gaur Azpeitian izango dira. Otsailaren 11n, Bartzelonako Euskal Etxean joko dute. Martxoan, Ondarroan (Bizkaia), Azkainen (Lapurdi) eta Urretxun (Gipuzkoa) izango direla baieztatu dute, eta irailean Londresera joango dira, dokumentala besapean dutela.

'GABEKO KALAPITXIXAK ZELAN EIN ZAN'

Noiz. Gaur, 23:00etan.

Non. Azpeitiko Sanagustin kulturgunean (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.