Maratila

Polizia txosten 1

Aurelia Arkotxa.
2011ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Marie Darrieussecq-enRapport de police(2010) bukatu berria dut. Plagioaz ari den saiakera ederra. Plazer hartu dut haren liburuaren leitzean (Roland Barthes-ek aipatzen zuen «irakurtzeko plazer» hartaz ari naiz). Frantsesa-hizkuntzamaestria-rekin erabilia. Pasarte batzuetan poeta baten luma. Hemen, adibidez: «Antzinako maskorrez da kukutzen aldika ene kopeta, eta baleei bisita egiteko naiz pulunpatzen, eta solasean ari garela bagoaz ur gainean; eta itxura harrigarriz zaigu agertzen planktona itsas zolako eguzki printzeetan» (Parfois mon front se couvre de très anciens coquillages, et je plonge rendre visite à des baleines, et nous devisons en flottant; et le plancton prend des formes extravagantes dans les rayons de soleil sous la mer). Gogoeta sakona plagiatzeaz, plagiatzaileez, plagioaz. Bi aldiz «salatua» (dénoncéedio berak) izana baita Darrieussecq letren inkisizioan, bi nobelagileengandik: Marie N'Daye-rengandik 1998an,Camille Laurens-engandik 2007an. Darrieussecq-ek azpimarratzen du plagioaz mintzo denak plagioan «sinetsi» behar duela. Ondorioz, «ondarezko baloreak» eta «literatura» nahasten dituela plagioan sinesten duenak. Eta pentsamolde «kitsch»-ean murgiltzen dela. Hain zuzen, baieztatzeez eta ignorantziaz egina den pentsaera antzuan. Gogorarazten du pentsamolde tautologiko beraren kontra altxateko Cézannek argitu behar izan zuela «margoak» zituela pintatzen (ez «bazterrak») eta Picassok «pentsatzen» zuena (ez «ikusten» zuena). Plagioa delarik kitsch mintzairaren adierazpen nabarmenena. Antimodernitatearen seinalea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.