Pop Rock lehiaketa Bilbon

Tooth taldearen euskal post-hardcore musika entzungo da Bilbon, Terrier eta Beggar's House taldeekin batera

Tooth taldearen post-hardcorea entzungo da gaur, Bilborocken. Z / BESTEAK.
Erredakzioa
2012ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Bilbo Hiria pop-rock lehiaketak 24 urte bete ditu aurtengoan, eta hiru talde taularatuko ditu gaur Bilborock aretoan, doan ohi bezala.

Terrier taldea Madrildik dator eta pop kantak, umorearekin eta kutsu rockzale batekin armatzen ditu, gazteleraz. Maria Manolik baxua jotzen du, eta ahotsa jartzen dio taldeari; Lili Laduquesak teklatuak eta ahotsa, Dave Petronek gitarra eta Don Matiasek bateria. Joan den neguan Terrier diskoa plazaratu zuten. Bihar, Iruñean izango dute aukera taldea ikusteko, Subsuelo aretoan.

Beggar's House taldea ere Espainiatik etorriko da, Sevillatik. Ingelesez aritzen da laukotea, eta euren musika rockzaleagoa da. Gazteak badira ere, taldeak badu urte askotako esperientzia. Izan ere, bigarren geratu ziren Lagarto Rock lehiaketan, 2003an, eta finalista izan ziren Bilboko lehiaketan, 2004. urtean.

Tooth taldeko bizkaitarrek doinu gogorrak lantzen dituzte, euskaraz. Post-hardcore gisa definitzen dute euren musika, eta Dut, Lisabo, Helmet eta Unsane taldeen eragina dutela diote.

Tooth izeneko diskoa plazaratu dute aurtengo martxoan. Gaua, negarra eta odola, Zeus, Bidai luze baten lehen urratsak, Airea... askatasuna kantak biltzen ditu, besteak beste. Arratzun (Bizkaia) grabatu zen 2011ko abendua eta 2012ko otsaila bitartean.

KONTZERTUA

Noiz. Gaur, 20:00etatik aurrera.

Non. Bilborocken, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.