Erromeri eguna

Potetik potera, dantzan

Dantza poteoa Errenteriako Erromeria Eguneko berrikuntza nagusia izan da. Festagunea zabaltzeko, musikari eta dantzariak herriko kaleetan zehar ibili dira. Bideoa: Erromeri Eguna (Argazki Press / Andoni Canellada). [youtube]https://youtu.be/2uoa8XRNw_8[/youtube]

Kerman Garralda
2017ko uztailaren 15a
10:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Madalenetarako motorrak berotzeko, Erromeria Eguna dute gaurkoa Errenterian. Hamaiketakoaren ostean, herriko kale eta plazetan dantzan ibili dira 200 lagun inguru dantza poteoa eginez. Hiru geldialdi egin dituzte: Olaskoaga plazan, Zumardian eta alde zaharrean. Era berean, txistularien laguntzarekin egin dute toki batetik besterako joana.

Ordu erdi inguru egon dira plaza bakoitzean. Bitartean, parte hartzaileek Aiko musika taldearen erritmora egin dute dantza. Gainera, inor gal ez zedin, Patxi Laborda dantza maisuak gidatu du saioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.