Azoka
Produktu ekologikoak BECen

BioCultura Euskal Herriko produktu ekologikoen eta kontsumo arduratsuaren azokarik handiena jarri dute BECen (Barakaldo, Bizkaia). Atzo hasi, eta igandera arte iraungo du azokak. 150 saltoki baino gehiago daude guztira, eta hainbat produktu aurki daitezke horietan: elikadura biologikoa —12.000 produktu baino gehiago—, kosmetika ekologikoa, moda iraunkorra, etxeko garbiketa, ongizatea, turismo arduratsua, artisautza... Erakusketarekin batera, 150 jarduera baino gehiago egingo dituzte. 12.000 bisitari baino gehiago bertaratzea espero dute BioCultura azokaren antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu