Azoka

Produktuak, natural-natural

2019ko otsailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ekologian oinarritutako kontsumoaren aldeko azoka da Berdeago. Joan den asteburuan Energy deitutakoa egin zuten; gaur eta bihar Nature deitutakoa izanen da Durangoko Landako gunean. Produktu natural eta ekologikoen ekoizleak, banatzaileak eta saltzaileak bilduko dira azokan, baita horiek bultzatzen dituzten erakundeak ere. Orotara, 68 erakusmahai paratuko dituzte. Lau gune izanen ditu azokak: Hitz Berdea, Zirkulu Berdea, Film Berdea eta Aukera Berdea. Hitzaldiak, ekintza ludikoak, produktuen dastatzeak eta bideo emanaldiak izanen dira gune horietan.

Berdeago 'Nature' azoka

Gaur eta bihar, egun osoz, Durangoko Landako gunean (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.