Radio Moscow taldea ikusten duzunean, gauza bat argi geratzen zaizu berehala: Parker Griggs gitarra jotzaile eta abeslaria da egitasmoaren burua eta funtsa. Gitarrista trebea da Griggs, eta haren estilo eta ahalmenaren neurrira osaturiko taldea da Iowako (Ameriketako Estatu Batuak) hirukotea. Kaimanleon laukotearekin partekatuko dute agertokia gaur, Oñatin (Gipuzkoa), Gaztemaniak egitasmoaren barruko kontzertu batean.
Griggsen bakarkako egitasmo batetik sortu zen Radio Moscow. Gitarrarekin eta ahotsarekin, aldez aurretik grabaturiko bateria erritmoen gainean jotzen zuen musikariak, Garbage Composal izenpean. Griggsek grabaturiko demoek berehala erakarri zuten baxu jotzaile bat eta bateria jotzaile bat. Harrezkeroztik, hirukote gisa dabil taldea, baina argi dago nor den protagonista nagusia. Soinu aldetik ere, garage gordinetik rock-blues psikodelikora egin dute. Deep Purple eta Jimi Hendrix maite dutenek aukera izango dute denboran bidaiatzeko.
Kaimanleon taldea duela gutxi sortua da, baina kideek esperientzia handia dute, Potemkin eta Show Business taldeetan ibili baitira. Stoner estiloan, dozena erdi bat abesti sortu dituzte, eta horiek joko dituzte. Estilo bereko taldeen bertsioekin osatuko dute berrogei minutuko emanaldi hori.
RADIO MOSCOWETA KAIMANLEON
Noiz. Gaur, 22:30ean.
Non. Gaztelekuan,Oñatin (Gipuzkoa).
Psikodelia uhinak airean
Radio Moscow eta Kaimanleon taldeek kontzertua emango dute gaur, Oñatin, Gaztemaniaken barruan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu