Publizitatea euskaraz egiteko tresna berria

2019ko irailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzak, EITBk eta Tokikomek produktu berri bat jarri dute euskarazko hedabideetan iragarkiak jartzen dituzten publizitate agentzien eta iragarleen esku. Euskal Private Market Place du izena, publizitate tarteak erosteko azoka moduko bat da, eta publizitate programatikoari dago zuzenduta; hau da, hedabide digitaletan jartzen den publizitateari.

Orain arte, bi traba nagusi zeuden euskaraz publizitate mota horrekin lan egiteko: errentagarritasuna eta ez zegoela modurik iragarkien beraien hizkuntza bereizteko. Elkarlanean sortutako egitasmo horrek hori aldatuko du, azoka propio espezializatuta baitago euskarazko publizitate digitalean. Gainera, bateragarria da komunikabideek, iragarleek eta publizitate agentziek publizitatea argitaratzeko eta kudeatzeko erabiltzen dituzten sistemekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.