'Puntu Koma' eta 'Otsoen lurraldean' Miamin hautatu dituzte

urtzi urkizu
2018ko abenduaren 8a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko lau websail Miami Web Fest jaialdirako (AEB) hautatu dituzte, eta maiatzean lehian izango dira: Anderoid, El himno Mundial, Otsoen lurraldean eta Puntu Koma —azken biak euskaraz dira—. Otsoen lurraldean Bilboko Seriesland jaialdian estreinatu zuten, urrian, eta Interneten ikusgai daude atal guztiak —bigarren denboraldirako hautaprobak egin dituzte duela aste pare bat—. Puntu Koma, berriz, urtarrilean estreinatuko dute EITBren webgunean —Next Station egitasmoko bigarren deialdian irabazle atera zen Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo gidoilarien proiektua—.

'Puntu Koma', Asiara

AEBetan ez ezik, Puntu Koma websaila Hego Koreako Asia Web Awards jaialdian hautatu dute. Internet bidezkoa da jaialdi hori, eta egileek ez dute Koreara joan beharko. Jokin Etxeberria Puntu Koma-ko ekoizle eta Next Station egitasmoko koordinatzaileetako batek nabarmendu du produktua nazioartean zabaltzen hastea oso ona dela: «Argi eta garbi, bigarren denboraldi bat martxan jarri ahal izateko, ederra da bi jaialdien hautaketa, baita banatzaile batekin akordioak lortzeko ere. Hala ere, helburu komertzialak lortzeko, lehenbizi arrakasta Euskal Herrian izan nahiko genuke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.