Musika

Rap eta hip hop doinuak euskaraz

2015eko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urte batzuetako etenaren ostean, iazko urrian itzuli zen oholtzara Revolta Permanent taldea. Disko berria aurkeztu zuten orduan: Genesis. Sei hilabete eman zituzten itzulerako diskoa prestatzen.Ordutik, hainbat kontzertu eskaini dituzte diskoa aurkezteko. Gaur, Gasteizko Parral tabernan entzun ahal izango da haien musika, 20:30etik aurrera. Iker Aginaga eta Iker Villa buru dituen taldeak hip hop eta rap doinuak eskaintzen ditu, euskaraz. Doinu ilunak eta pisutsuak dira batzuetan, eta garratzak nahiz dantzagarriak beste zenbaitetan. Baina, beti, ohiko estiloari eutsiz.

Revolta Permanet

Gaur, 20:30ean, Gasteizko Parral tabernan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.