Bosgarren urtea da Gueñesko Zaramillo auzoak (Bizkaia) Saratxo Rock jaialdia antolatzen duena. No Relax, Stupenda Jones, Koliko, Seiskafes, Shah Mat, La Omega eta Dj Rubireal, eta No Komply taldeak gonbidatu dituzte aurten; 18:00etatik aurrera joko dute, Zaramilloko pilotalekuan. Kontzertuak arratsaldean badira ere, goizetik hasiko da festa. Poteoa egingo dute 12:30ean, albokariekin batera; 15:00etan, herri bazkaria izango da.
No Relax taldeak 2003n hasi zuen bere ibilbidea; geroztik, punk rock eta rock and roll doinuak lantzen dituzte. Italieraz eta gaztelaniaz abesten du No Relaxek; Stupenda Jones taldeak, berriz, gaztelaniaz eta euskaraz. 2004. urtean kaleratu zuen Stupenda Jonesek taldeko lehen diskoa.Punk rocka jorratzen duen beste taldeetako bat da Koliko. Lau disko kaleratu dituzte, eta Sin Time Tourlose bira prestatzen ari dira aurten.
Seiskafes taldea estilo ezberdinak jorratzen zituzten zortzi kidez osatuta dago. Baina, elkartu zirenean, bat egiteko puntua topatu zuten: ska.
Duela bi urte hasi zuen bere ibilbidea Shah Mat taldeak. Urte berean, La Omega hip hop abeslariak lehenengo lana kaleratu zuen, Dj Rubirealen laguntzarekin. No Komply taldeak iaz egin zuen lehen grabaketa, Krater taldearekin batera.
SARATXO ROCK
Noiz. Gaur, 18:00etan.
Non. Gueñesen (Bizkaia), Zaramilloko pilotalekuan.
Rock festa, goizetik gauera
Saratxo Rock jaialdiak zazpi musika talde bilduko ditu gaur, Gueñesen, 18:00etatik aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu