Rocka Bilboko Kafe Antzokian

Guadalupe Plata, Dead Bronco eta Rory Gallagherren bertsioak egiten dituen Last Fair Deal taldeek joko dute

AEBetako paduretako rock ilun eta zikina maite dute Guadalupe Plata taldeko kideek. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aste Nagusiari rock doinuekin esango dio «ongi etorri» Bilboko Kafe Antzokiak. Guadalupe Plataren doinu zikinak, Dead Broncoren broncobilly-a eta Rory Gallagherren kantuen bertsioak lantzen dituen Last Fair Deal taldea arituko dira agertokian.

Guadalupe Plata Andaluziako (Espainia) taldeak izen bereko diskoa dakar besapean. Psycobilly-blues-rock zikin eta iluna egiten dute, Hound Dog Taylor, Billy Childish eta Captain Beefheart talde klasikoen padurako soinuetan oinarrituta. Diskoan 13 kanta bildu dituzte, Bandcampen jartzeaz gain, biniloan argitaratu dute.

Getxokoak dira Dead Bronco, eta talde berri samarra izan arren, estiloa propioa lortu dute rocka, punka, countrya eta folka nahastuta: «Broncobilly» esaten diote euren soinuari. In hell diskoa argitaratu du boskoteak aurten. Jokin Totorikak, Alain Llopart, Jokin Corral, Oscar Callejaeta Paco Sanchez musikariek osatzen dute taldea.

Last Fair Deal taldeak 1970eko rocka maite du. Gonzalo Portugal gitarrista, Iker Arbizu baxu jotzailea eta Virginia Fernandez bateria jotzaileak osatzen dute. Bigarren diskoa grabatzen ari dira, baina, gaurko kontzertuan euren kantak baztertu eta, batez ere, Rory Gallagherren bertsioak egingo dituzte.

KONTZERTUA

Noiz. Gaur, 23:00etan.

Non. Bilboko Kafe Antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.