«Haurrei entretenimendua eta gurasoei edukiak filtratzeko segurtasuna» eskaintzen dien tableta jarri du merkatuan RTVEko Clan kateak. Izan ere, Clan tableta berriak gurasoen kontrola ahalbidetzen du, eta zortzi profil sor daitezke bertan, haur bakoitzaren ezaugarriei egokituta. «Gurasoen lasaitasuna lortu nahi dugu, eta umea entretenitua egon dadila. Tableta honekin haurrak beti laguntzaile bat izango du ondoan», adierazi du Yago Fandiño RTVEko haur edukien zuzendariordeak. Gurasoek tabletan erabiliko diren aplikazioak aukera ditzakete, Internetera konektatu ala ez hauta dezakete, eta sareko konexioa baldintzatu. Haurrek tableta erabiliko duten ordu kopurua ere mugatu dezakete, baita egunean zenbat aldiz erabili ere.
Tabletak Clanen aplikazioak ekartzen ditu, «hobetuak». Kate horretako saioen atalak ikus daitezke, margotzeko aplikazio bat dago eta Clanner kamera erabiltzeko aukera ematen du. Hainbat joko arrakastatsu ditu, eta liburu digitalak irakurtzeko aplikazioak. Argazki eta bideo kamerak ere baditu tabletak, eta horiek gurasoek nahi dituztenean aktibatu edo desaktibatu ditzazkete.
Komunikazioa
RTVEko Clan kateak tableta bat atera du neska-mutikoei begira
Gurasoek erabilitako aplikazioak aukera ditzakete, Interneteko edukiak eta erabilera denbora kontrolatu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu