Komunikazioa

Rufi Etxeberria elkarrizketatuko dute gaur Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan

Joxe Juan Ugaldek gidatzen duen saioan 09:05etik aurrera hitz egingo du ezker abertzaleko kideak

Erredakzioa
2011ko martxoaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskadi Irratiko Faktoria saioan Rufi Etxeberriari elkarrizketa egingo diote gaur, goizeko bederatzietako albiste emanaldiaren ondoren. Joxe Juan Ugaldek gidatzen duen irratsaioan elkarrizketatuko dute ezker abertzaleko kidea, BERRIAk jakin duenez.

Orain bi aste, legez kanpoko erakundeei espaziorik ez emateko eskatu zion Eusko Legebiltzarrak EITBko Zuzendaritza Nagusiari. PSE-EE, PP eta UPDren botoekin onartu zuten EITBri eskatzea «galaraz dezala Batasuneko ordezkariek eta legez kanpoko taldeek elkarrizketa saioetan eta tertulietan parte hartzea». Iazko abenduaren 16an ere elkarrizketatu zuten Etxeberria, Radio Euskadiko Boulevard saioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.