Zibergela. Gaurko aplikazioa

Runloc, kirolariak lasterketetan monitorizatzeko aplikazioa

2013ko abenduaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Runloc lasterketetako partaideak denbora errealean geokokatzeko eta egiten ari diren denborak ikusteko aplikazio berritzailea da. Donostiako ingeniari talde gazte batek izandako burutazioa da honako hau, Akting Ingeniaritza enpresan, hain zuzen.

Hasiera batean korrikalarientzat garatutako ideia izan bazen ere, azkenean, txirrindularitzarako nahiz igeriketarako ere balio dezake, alderik gabe. Tarteko puntuetan egindako denborak hartzen ditu erreferentzia gisa, eta horrela kirolaria geolokalizatzen da estimazio baten bitartez. Lagunen artean norgehiagokak sortzeko balioko duen aplikazioa da Runloc, bide batez. Eskuragarri dago Android telefono eta iPhonetarako, Google Play eta App Storen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.