Saharako emakumeen alde

Leok'k taldea kontzertuak ematen ari da, Mendebaldeko Sahara deklaratu zuteneko urteurrenean

Leok'k taldea: euskarazko rockaren aitzindariak berriz elkartu ziren iaz, eta diskoa argitaratu zuten. JAVIER COLMENERO.
Erredakzioa
2012ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Tradizio bihurtua dute. Datorren astelehenean, otsailak 27, Saharako Errepublika Demokratikoa sortu zuteneko 36. urteurrena beteko da. Azken bi urteotan, gertaera ospatu du Zestoako Leok'k taldeak. Gaur, Zarautzen (Gipuzkoa) arituko dira.

Euskarazko rockaren aitzindaria da Leok'k. 1968. urtean hasi ziren ordura arte inork egin ez zuena egiten: The Beatles, The Doors, The Rolling Stones eta beste hainbat rock talderen euskarazko bertsioak moldatzen zituzten, eta plazaz plaza jotzen. «Harrituta egoten zen jendea, txundituta, ordurako gauza berezia zelako», dio Gotzon Lizaso taldeko teklatu jotzaileak. Benito Lertxundirekin ere partekatu zuten agertokia behin. Soldaduskak hautsi zuen abentura hura, 1972. urtean.

Iaz, ordea, berriz elkartu zen taldea. Une bat diskoa argitaratu zuten, eurek azken urteotan sorturiko 11 kanturekin. Horietako batean (Saemel), Mendebaldeko Saharako emakumeen egoeraz abesten dute.

Izan ere, Mitxel Orbegozo taldekideak Saharako haur bat hartu du udan etxean, zortzi urtez. Saharako Emakumeen Batasun Nazionala erakundeari ematen diote kontzertuetan lorturiko diru guztia.

Gaur, Zarautzen arituko dira, Saharautz elkarteak antolatuta.

LEOK'K

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Non. Musika plazan, Zarautzen (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.