Komunikazioa

Sakanako Beleixe irratia, isildurik dago sasoi berrian

2012ko irailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRRATIA. Denboraldi berriari isilik ekin dio Sakanako Beleixe irrati libreak (Nafarroa). Ez du emisiorik hasi, baina, oraingoz, irratia ez da itxi. Egoera ekonomiko zailak behartuta hartu dute erabakia. Datozen asteetan, musika eta iragarkiak soilik entzunen dira. Urriaren 4an, batzar irekia antolatu dute egoeraren berri emateko; Altsasuko Ioirtia kultur etxean (18:30). Bitartean, bazkideak lortzeko kanpainan jarraituko dute; 1.000 atxikipen dituzte jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.