Sakelakoak eta Bauman 'Salvados' saioaren itzuleran
BARTZELONA.Salvados saioa bihar itzuliko da La Sextako programaziora, Conectados izeneko atalarekin. Sakelako telefonoek ohituretan ekarri dituzten aldaketak aztertuko dituzte, eta sakelakoaren menpekotasuna duten gazte batzuen terapian egongo dira. Halaber, berriki hildako Zygmunt Bauman filosofoaren hitzak jasoko dituzte, une oro konektatuta egoteko joeraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu