Sancho Pereg eta Iragorri izango dira gaur San Telmon
MUSIKA. 20:30ean emango dute Elene Sancho-Pereg sopranoak eta Paula Iragorri mezzosopranoak kontzertua, gaur, San Telmo museoko klaustroan. Ganbera zikloko bigarren kontzertua izango da, eta Caprichos izeneko emanaldia egingo dute, German Ormazabal piano jotzailea lagun dutela. Haendelen, Offenbachen eta Saint-Saensen lanak emango dituzte, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu