Maratila

Sanguis martirum

Lucien Etxezaharreta.
2011ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iragan asteburuko gertakariek pentsatzekoa ematen dute. Egun berean Joan Paulo II.a dohatsu deklaratua Erroman eta Bin Laden akabatua Pakistanen. Eta biak martirio santuen lerroan jarririk Elizaren eskutik edo jihad hura eramaten ari direnengandik! Batek ongia egin omen du, eta bestea Satanen bidetik ibili. Hor berehala politikan sartzen gara, ona eta gaiztoa baitira nolako angelutik begiratzen ditugun. Aita Santu Dohatsuak oraindik ez du mirakulu bat baizik egin ofizialki; Bin Ladenek hilak milaka eragin ditu: gure Justiziak horrekin badaki bere balantza nola norabidetu.

Bin Ladeni egin diotenak badu berezitasunik. Bizirik harrapatzen ahalko zuten ekintzaile amerikarrek, eta auzitegi batera ereman, Guantanamora berdin. Hilketa estrajudizial horrek ez du berekin justiziaren kolorerik, bereziki halako demokrazia zuzenaren izenean ari direnentzat. Gainera, gorpua itsasora bota dute, islamaren legeak omen errespetatuz, eta ehorzketa zeremonia zerbait eginez. Ez omen da hala, hilak lihoz inguraturik lurrean jarri behar baitira islamaren legez. Beldurra bazen ere haren hilobia santutegi zerbait bilakatuko zenik... eta nork daki, mirakulurik ez balitz ere, hortik Gurutzada berriak hasiko zirela? Gurea bezalako herri txiki batetarik aipagarri da ere ikustea Jeronimo kode izena emana ziotela. Hor itsuskeria egin da: halako modu desohoragarrian estatu amerikarrak tratatu zuen Apatxe buruzagi zenaren izena horrela baliatzeak ahalkea bideratzen du. Beren Historiatik ez dute ezer ikasi: nola eraiki daiteke orduan etorkizuna?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.