36ko gerran Errepublikaren alde egin zuten Otxandion (Bizkaia). 1936ko Santamaña egunian, uztailaren 18an, herriko jaiak zirela hasi eta 1937ko apirilaren 4ra arte jazotakoa jakiteko asmoz, ibilbide bat osatu dute herriko kaleetan barrena. Zazpi gune ditu,eta bisita gidatuarekin egin daiteke. Geldialdietako bat asagurendarren «udako etxea» da, Eusko Gudarosteak bertan kokatu zuen bere komandantzia Otxandioko fronteak iraun bitartean.
Andikona plazan du hasiera bideak. Otxandio Arabatik gertu dagoenez, leku estrategikoa izan zen 1937ko udaberrira arte.Faxistek estatu kolpea eman eta lau egunera, 1936ko uztailaren 22an, bonbardatu zuten plaza, 09:30ean. Egun, Nestor Basterretxeak egindako Heriotza zerutik etorri jakun artelana dago. Bizitza eta heriotza daude aurrez aurre. Alde batean, sei metro luze den eskultura bat dago, zerutik jausi ziren bonbak irudikatzen dituena; eta bestean, zuhaiz bat. Alboan dagoen horman, egun hartan hildako 61 pertsonen izenak ageri dira. 1978tik omendu egiten dituzte urtero, uztailaren 22an.
Urigoiena kaletik gora joanda, Kruzeroko babeslekua dago. Zigor Olabarriaren Gerra Zibila Otxandion liburuan Lourdes Kapanagak aipatzen du 1937ko martxoaren 31n, Durangoko bonbardaketaren egunean, lau etxek hartu zutela su bere aurrean. Horietako bat Santos Irasuegiren familiarena zen. Santosek dio Kruzeroko babeslekura heldu zela korrika. Ez zegoela denentzako lekurik, baina Pako Olabarrik sarrarazi zuela, Olabarriri gorputzaren erdia babeslekutik kanpora gelditu bazitzaion ere.
Bonba bat erori zen ondoan, eta bertan hil zen Olabarri. Beste hamaika istorio ere ezagut litezke Otxandioko ibilbidean. Urigonatik behera, San Agustin kalea zeharkatuta, basagurendarren «udako etxea» dago, Eusko Gudarostearen komandantzia izandakoa. Agirre lehendakaria ere egon zen bertan.
Iturrizar pasealekutik igarota dago bolalekua. Babeslekua izan zen eta milizianoen sukalde, eliza, bulego eta biltegi ere bai. Bolaleku kaletik behera, bihurgune baten amaieran dago Uribarreneko zubia. Frontearen bi aldeetako informazioa lortzeko tokia izan zen. Kale horretan gora eginda dago plaza nagusia. Bost egun eutsi zuen Otxandioko fronteak,1937ko apirilaren 4ra arte. Egun horietan, bonbardaketek, metrailatzeek, obus jaurtiketek, sute eta munizio biltegien eztandek bete-betean jo zuten.
Ibilbidea hor amaitzen da, Otxandioko udaletxean. 1936ko gerrako lehen bonbardaketaren herriko etxean.
PROPOSAMENAK
Santamaña egunean
1936ko gerran Otxandio funtsezko herri izan zela ezagutzeko ibilbidea egin daiteke. Eusko Gudarostearen komandantzia zena ikus daiteke

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu