Santestebanen film berria, Zinemaldiko WIP Europan

ZINEMA. Donostiako 68. Zinemaldiak aukeratu ditu WIP Europa programan parte hartuko duten bost filmak. Horien artean da Arantza Santestebanen 918 Gau; Ikusmira Berriak egonaldi programan zinemagile nafarrak garatutako izen bereko proiektua du sorburu, eta Txintxua Films eta Hiruki Filmak etxeek elkarlanean ekoitzi dute. Harekin batera, Darko Sinko zinemagile esloveniarraren Inventura / Inventory, Selman Nacar turkiarraren Iki Safak Arasinda / Between Two Dawns, Alvaro Gurrea katalanaren Mbah Jhiwo / Ancient Soul, eta Lasha Tskvitinidze georgiarraren Veli / Field hautatu dituzte. Filmok sektoreko profesionalei aurkeztuko dizkiete, eta WIP Europa Industria saria zein WIP Europa saria eskuratzeko hautagai izango dira. Glocal in Progress egitasmoaren bilakaera da WIP Europa, eta, aurten, irailaren 22an, 23an eta 24an egingo da, online zein aurrez aurre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu