JAIAK

Sara Majarenas eta Izarrek botako dute Donostiako Piraten txupinazoa

Suziria bota ohi duen Matti pertsonaiaren rola eman diete, eta Majarenasen ahizpa Haizeak ordezkatuko ditu kaian. Ubarroiak kofradia arduratuko da Ezkila Kapitainaz. [Youtube]https://youtu.be/TqHLRnKv8eI[/Youtube]

2017ko abuztuaren 10a
10:49
Entzun

Larunbatean 19:30ean botako dute Donostiako Piraten Aste Nagusiari hasiera emateko txupinazoa. Zeregin hori bete ohi duen Matti pertsonaia Sara Majarenas eta Izar haren alaba izango dira.

Madrildik biziko dute Majarenasek eta haren alabak Aste Nagusi Pirata, eta, suziria botatzeko, Majarenasen ahizpa Haizearen laguntza izango dute; "bera izango da haien begiak eta ahotsa Aste Nagusian zehar", Donostiako Piratek jakinarazi dutenez: "Modu honetan, Sarari komunikatzeko ezarritako baldintza zorrotzak direla-eta, Haizea izango dugu Mattiri ahotsa jarriko diona".

Donostiako Piratek adierazi dutenez, "jai herrikoi parte hartzaile, askatzaile, euskaldun eta feministen aldeko mugimendua" osatzen dute: "Mattiren aldarriari helduz, berriro ere errepikatzen dugu ez dugula emakumeen aurkako inolako erasorik onartuko".

Picassenteko kartzelan (Herrialde Katalanak) zuten Majarenas, eta, urtarrilean, haren alabari labanaz eraso zion aitak. Haurrak hiru urte betetzean, Madrilgo zentro batean sartu zituzten ama-alabak. Zigorra Donostian betetzea ukatu diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.