Sakelako telefonoetarako eta tabletetarako Saskia izeneko aplikazioa egin du Artez Euskara Zerbitzuak, Akting ingeniaritzarekin batera. Erosketetako zerrendak egiten laguntzeko aplikazioa da Saskia, baina beste hainbat funtzio ere baditu: zerrendak trukatzeko aukera ematen du; baita zerrenda lagun bat baino gehiagoren artean osatzeko ere; etxeko armairuan dugunaren kontrola eramateko baliagarria da, eta eginiko erosketen kontuak ikusteko ere bai...
Euskara hutsez eginiko aplikazio hori bi gauzak egiten dute berezi: aplikazio praktikoa eta lagungarria da. Arina ere bada, memorian 1MB hartzen baititu soilik. Beste hizkuntzetan dauden antzeko aplikazioetan ordainpeko bertsioan bakarrik dauden hainbat funtzio doan eskaintzen ditu Saskia aplikazioak. Erosketak euskaraz egin ditzan jendea motibatzea eta trebatzea du helburu, eta gazteleraz idaztean euskarazko ordaina ematen du. Esate batera, lentejak euskaraz nola esaten den ez dakienari zuzendu egiten dio dilistak jarriz.
Bitxikeriez gain, erabiltzailea ondorengo ezaugarriez ere arazorik gabe balia daiteke: erosketa zerrenda propioa egin eta gainontzekoekin trukatzeko aukera ematen du; etxeko armairuaren kontrola egiteko ere balio du, zer dagoen eta zer falta den erakutsiz; erosketa zerrendak osatzea ahalbidetzen du; baita kontuak egin ahal izatea ere. Alabaina, bereziki erosoa suerta daiteke beste hau: produktuen zerrenda idatzi ahala hitzak automatikoki osatzen dituenekoa, aurretik definituak dituen 500 produkturi esker. Gainera, norberak ere gehitu ditzake produktu berriak datu basera, Saskia aplikazioa aberastuz edota pertsonalizatuz.
Saskia aplikazioa Google Play dendan eskuratu daiteke doan.
Gaurko aplikazioa
Saskia, erosketak egiteko aplikazioa euskaraz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu