Seal (Londres, 1963) abeslari britainiarra Donostian ikusteko aukera egongo da gaur. Kontzertua Kursaaleko aretoan izango da, 21:30ean. Azken diskoko eta aurrekoetako abestirik esanguratsuenak abestuko ditu. Sealek azken diskoa iaz kaleratu zuen, Commitment izenburupean.
Suitzatik etorriko da Seal, eta ondoren Espainian ariko da, Europako birarekin jarraitzeko. Euskal Herrian egingo duen kontzertu bakarra da.
Sealek bere karrera musikalean hogei urte daramatza, eta guztira hamar disko kaleratu ditu. Haren abestirik entzutetsuena Kiss from a Rose da, zeina Batman forever pelikulako musika izan zen eta 1995. urtean hiru Grammy sari irabazi zituen. Beste abesti famatu batzuen artean, Crazy eta Fly Like an Eagle ditu.
Soul, folk, pop eta dance motako musika nahastu eta bere estilo propioa duen doinua sortzen du, eta eginiko lanarekin gustura agertu izan ohi da beti. Musika komertzialetik kanpo gelditzeko ahalegina eta momentu zehatz bateko moda huts bat izatea albo batera utzi ditu musikariak. Hala ere, bere ibilbidean eta diskoetan estilo batera edo bestera jotzen duten aldaketak nabari dira.
Haren hazpegi gogorraren eta ahots goxoaren arteko nahasketa ikusteko aukera paregabea bihar Donostian.
SEAL
Noiz. Bihar, 21:30ean
Non. Donostian, Kursaalean.
Sarrerak. 45 eta 50 eurotan.
Sealen estilo nahasketa
Seal abeslariak Euskal Herrian emango duen kontzertu bakarra gaur izango da, Donostian, Kursaalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu