Giro onean, Mendaroko Goñati pilotalekua (Gipuzkoa) jendez beteta zegoela aritu ziren atzo eguerdian trontzan Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak, Sonia Garcia Mendaroko alkatea eta Toki Alai jatetxeko Nerea Arebalo lagun zituztela. Apustua egina zuten bi bertsolariek, eta «errez eta eroso» irabazi zuen Sebastian Lizasok eta Sonia Garciak osatutako bikoteak, Lizasoren arabera. Hiru enbor zati moztu behar zituen bikote bakoitzak, eta «gustura» aritu ziren.
Kontzezio Azoka zuten atzo Mendaron, eta hainbat ekitaldi prestatuak zituzten. Eguerdian herri kirolak izan ziren, eta baita omenaldi bat ere. Bi aldiz Euskal Herriko txapela irabazi duen Esteban Elorza Kortaberri eta Agustin Larrañaga Agarretxiki trontzalari ohiei omenaldia egin zieten. Julian Larrea 82 urteko Bizkaiko herri kirolariak ere parte hartu zuen atzoko ekitaldian.
Jaiak
Sebastian Lizaso eta Sonia Garcia nagusi, trontza apustuan
Mendaroko Kontzezio Azokan omenaldia egin diete Esteban Elorza eta Agustin Larrañaga trontzalari ohiei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu