Lapurdiko kostaldetik hamahiru kilometrora dago Senpereko lakua, Larrun menditik hurbil. Urtero Seaskak han antolatzen du Herri Urrats, Iparraldeko ikastolen aldeko jaia, eta horregatik da batez ere ezaguna euskaldunentzat. Udan ere familientzat toki aproposa da, bainua hartzeaz gain, hainbat ekintza egin baitaitezke. Uretako kirolei dagokienez, pedalontzian ibiltzeko aukera dago, eta baita txalupan ere. Haurren gozamenerako, txirristak ere baditu. Aintziraren inguruan, berriz, ibilaldia ere egin daiteke, eta ariketa fisikoa egiteko aukera ere badago. Bi tenis zelai ere baditu. Familian edo lagunartean egun-pasa joateko gune egokia da, piknika egiteko tokia ere baduelako. Lakuaren alde batean 700 metroko hondartza dago, harea finekoa. Txakurrentzat, berriz, debekatuta dago.
Uztailean eta abuztuan sorosle zerbitzua dago. Autoarekin joan behar da lakura, baina ondoan aparkaleku bat dago. Karabanentzat egokituta dago.
Senpereko lakua
Senpere, Lapurdi

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu