Komunikazioa

SGAEren ustelkeriaren inguruko ikerketa saioa

'Equipo de investigación' Antena3eko saioa itzuliko da gaur, egile eskubideak kudeatzen dituen elkartea aztergai duela

Erredakzioa
2011ko irailaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SGAE egile eskubideak kudeatzen dituen elkarteareninguruko ikerketa egin du Antena3 kateak, eta gaur erakutsiko dute emaitza, gauerdian, Equipo de investigación saioan.

Teddy Bautistaren agintaldian jarriko du arreta saioak. SGAEko presidente izan zen Bautista 30 urtez, eta orain auzipetuta dago, iruzur egitea egotzita, besteak beste.

Ikerketa taldeak esan duenez, sinadura faltsuak aurkitu dituzte elkartean kontuetan, eta horien berri ematen diete Bautistaren zuzendaritza batzordeko hainbat kideri, tartean Mikel Erentxun, Ramoncin eta Victor Manuel. SGAEk sinadurak faltsuak direla onartzen du, baina kontuak ez dituztela manipulatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.