Musika, entzutezkoak, hausnartzekoak, mugimenduzkoak, dantzatzekoak, hitz egitekoak eta sortzekoak. Hainbat dinamikaren bidez artelan plastiko bat eraiki beharko dute parte hartzaileek. Baina helburua ez da artea izango, ez musika, ez plastika; baizik eta sormena. Tailer esperimental horrek sormena eta kaosaren inguruko sentimenduak izango ditu ardatz. Parte hartzaileek komunikatu, sentitu, emozioak sorrarazi eta sortu egingo dute.
Egizu eta Blink Blank elkarteek bultzatutako Kaotikoa ekimena euskaraz izango da, eta esperientzia berriak bizi eta sormena landu nahi duen guztiak parte har dezake, ume zein heldu, artea pertsona guztien barruan dagoen zerbait baita. Artea lantzeko ez da behar trebetasun berezirik; artea ideiak kanporatzeko bide bat da, eta hainbat diziplina biltzen ditu : musika, plastika eta gorputz mugimendua edo dramatizazioa.
Gehienetan, ordea, bakoitza bere bidetik, banaka eta elkar ukitu gabe lantzen dira. Tailer honetan disziplinak beren bakartzetik atera eta elkartzea da helburua, denak batzean sortzen den kaosetik abiatu gizabanakoaren ideiak eta gaitasunak aurkitzeraino.
Gaur egingo den saioa Ibone Landak eta Agurtzane Olaizek ematen duten ikastaro baten egokitzapena izango da.
'KAOTIKOA' ARTE TAILERRA
Non. Villamonte kultur etxean, Algorta (Getxo, Bizkaia).
Noiz. 19:00etatik 21:00etara.
Sormena eta kaosa ardatz
Arte esperimentaleko euskarazko tailerrak antolatu dituzte gaurko Getxon, ume eta helduentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu