Sozialismo errealaren ereduak

Txina, Europa eta Venezuelako adibideak aztertuko dituzte bihartik aurrera, Donostian eta Bilbon

Chen Enfu Txinako ekonomialaria mintzatuko da gaur Donostian. Z / BERRIA.
Erredakzioa
2011ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
XXI. Mendeko Sozialismoa aztertzeko jardunaldiak antolatu dituzte Gite-Ipes elkarteak eta EHUk. Sozialismoaren ereduak munduan erakutsi eta horien inguruan aztertu nahi dituzte, bihartik aurrera, Donostian eta Bilbon. Txinako errealitatea, Europako sozialismo asoziatiboa eta Venezuelako prozesu komunitarista hartuko dituzte haintzat, nazioarteko adituekin.

Txinaren prozesua sozialismorantz hitzaldia emango du Cheng Enfu irakasleak gaur, 16:00etatik aurrera, Filosofia fakultatean, Donostian.Marxismoaren ikerketa teorikoa zuzentzen du Chengek Txinako Herri Errepublikako Gizarte Zientzien Akademian. Shangaiko Ekonomia Eskolako sortzaile nagusitzat dute, eta Txinako Alderdi Komunistako kidea da. Horren barruan «neomarxistatzat» du bere burua. Asteartean, Bizkaia Aretoan mintzatuko da, 17:30etatik aurrera, eta asteazkenean 11:00etatik aitzina.

Apirilaren 5ean izango da bigarren saioa. Tony Andreani Paris 8 Unibertsitateko Zientzia Politiko irakasle emerituak Sozialismo asoziatiboa Europan aztertuko du, Sarrikon (Bilbo). Leioako kanpusean arituko da hurrengo egunean, eta 7an, Donostian. Dario Azellini ekonomian doktorea eta dokumentalgileak Venezuelako egitasmo komunitarista hitzaldia emango du maiatzaren 11tik aurrera, Bilbon eta gero Donostian.

JARDUNALDIAK

Noiz. Gaur, 16:00etan.

Non. Folosofia fakultatean, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.